ZER DA HARAINO?
Haraino Astialdi Taldea Donostiako Alde Zaharreko astialdi taldea da. 2012 geroztik, hezkuntza ez formalaren barruan guztiz boluntarioki lan egiten dugun begiraleok osatzen dugu taldea. Talde euskalduna, laikoa eta irabazi asmorik gabekoa. Helburu nagusia auzoari eta inguruari bizitza ematea da, auzoko eta inguruko haur, gazte zein helduak kalean jolas eta ekintza ezberdinen bitartez elkar ezagutaraziz. Eskolaz kanpoko denbora librean balioetan oinarritutako hezkuntza bat eskaintzen dugu.
ZER EGITEN DUGU?
Adin ezberdineko taldeekin egiten dugu lan eta urtean zehar hainbat ekintza egonkor ditugu: hala nola, Aste Santuetan egiten dugun "Haraino eta buelta" 4 egunetako ibilaldia, Udalekuak eta gabonetako oporretan antolatzen dugun irteera.
Bestalde, auzoan egun berezietan ekintzak antolatzen ditugu: Euskararen egunean, Korrikaren egunean, Karmengo Jaietan, etab.
ZEINTZUK DIRA GURE BALOREAK?
NORTZUK OSATZEN DUGU HARAINO?
10 begirale inguruk osatzen dugu taldea, Harainoko ekintzetan parte hartzen duten gazte eta gaztetxoekin batera.
Begiraleoi dagokigunez ikasketa ezberdinak burutzen ari gara eta burutu ditugu, hala nola: Magisteritza, Kirol Zientziak, Gizarte Langintza, Ingurumen zientziak, Soziologia, Kazetaritza, Medikuntza... eta aniztasun honek egiten du benetan taldea handi.
Momentu eta arazo ezberdinei aurre egiteko esperientziak biltzen ditugu bertan eta hauexek egiten gaituzte ezberdin. Hauxe da Haraino, guztientzat zabalik dagoen taldea.