top of page

Udalekuetarako izen ematea zabalik!


kaixo lagunok!

Zabalik duzue izen emate orria gurekin udalekuetara etorri nahi duzuenok!

Oso erraza da, Haraino Albisteak atalean eskuinean dagoen "udalekuak" botoian klik eginez word bat deskargatuko duzue, bertan azaltzen diren datuak bete eta gure korreora bidali behar diguzue: haraino@gmail.com-era.

Maiatzak 24era arte duzue izena emateko epea eta adi ibili plazak mugatuak baitira.

Lehentasuna izango dute, gurekin Haraino eta bueltan ibili diren gaztetxoek, garrantzitsua iruditzen baitzaigu jarraitasun bat ematea behin hasitako laguntasunari.

Udalekuak uztailaren 18tik 26ra izango dira Ozaetan, Araban. 2003.2004-2005 urtean jaiotako gaztetxoentzat izango dira eta edonor apunta daiteke! Prezioa 160€koa izango da.

Behin izen ematea amaituta dagoenean, email bidez jakinaraziko dizuegu plazarik ba ote duzuen ala ez.

Animatu zaitezte, primeran pasako dugu eta!

Laster arte lagunok!


AZKEN ALBISTEAK
BILA GAITZAZUE!
  • Facebook Basic Square
  • Google+ Basic Square
bottom of page