BADATOZ NEGULEKUAK!
- 19 nov 2015
- 1 min de lectura
Kaixo lagunok!
Harainotarrok martxan gara aspalditik, zuei guztioi honako albiste hau zabaltzeko irrikaz……..... Badatoz, NEGULEKUAK! Gabonetako oporraldia era ezberdin batean eta zure lagunez inguratuta igarotzeko aukera paregabea.
2004-2007 urteen artean (biak barne) jaiotako gaztetxoentzat abenduaren 28tik 30era irteera antolatuko dugu, Lasturreko aterpetxera (Deba). Bertan lagun artean eta giro ezin hobean igaroko ditugu 3 egun elkarrekin. Egonaldian zehar bi talde banatuko ditugu adinaren arabera, beraz, ez galdu etortzeko aukera!

Gurekin etorri nahi izan ezkero, jada aukera duzue izena emateko gure web orrian:
EUSKERAZ http://goo.gl/forms/BL4cPHhdec GAZTELERAZ http://goo.gl/forms/IGgsCx4YrQ
Hala ere, aurrerapen gisa hemen duzu egun horietan ze ordutan atera eta itzuliko garen!
IRTEERA: abenduaren 28an, goizeko 9.00etan EASO PLAZAKO KIOSKOAN
ITZULERA: abenduaren 30ean, arratsaldeko 17.00etan EASO PLAZAKO KIOSKOAN
Ederra izango da gabonak lagun artean igaro nahi badituzu!
ZUEN ZAIN GAUDE!
Informazio bilera: abenduaren 3an, osteguna, 19:00tan Bretxako Arrandegi eraikinean.



















Comentarios